DemoSATH proiektua dagoeneko bere BiMEPeko kokalekuan dago, eta sistemak ebaluatzeko probak hasi dira

DemoSATH unitatea BiMEko itsaso zabaleko instalazioetan instalatzen den lehen plataforma eoliko flotatzailea da. Armintzako kostaldetik (Bizkaia) bi milia nautikotara dago, 85 metroko sakoneran. Helburua da SATH teknologiaren portaera aztertzea, eta, aldi berean, inpaktu sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak ebaluatzea. Berrikuntza- eta ikerketa-proiektu honek itsas eolikoak dituen ondorio guztiak ezagutu nahi ditu, eta iturri berriztagarri, lehiakor eta inpaktu txikikoa bihurtu. Era berean, 2.000 etxebizitzako kontsumoaren baliokidea den energia garbia emango du.

Bilboko Portuan eraikitzea

DemoSATH plataforma flotatzailea Bilboko portuko kai batean eraiki da 2023an. Bilboko Portuko Punta Sollana kaian plataformak kargatzeko eta uretaratzeko eragiketak egin ondoren, plataforma ontzi espezializatuen bidez atoian eraman zen. Ainguratze-sistema eta kateak berreskuratu ondoren, aerosorgailuaren lotura-puntura konektatu zen, neguko hilabete guztietan eta, guztira, bi urtez, gutxi gorabehera, egingo diren probei hasiera emateko.