Ocean Energy Europe konferentzia eta erakusketa Bruselan egingo da, abenduaren 6an eta 7an.

BiMEP (Biscay Marine Energy Platform) erakundeak bi zentro kudeatzen ditu Euskadin:

  • BiMEP-Armintza, itsaso zabaleko instalazio bat, itsas energia berriztagarriko gailu flotatzaileen inguruko ikerketa, proba teknikoak eta merkataritza-erakustaldiak bultzatzeko helburua duena. Sarera konektatuta dago, eta olatu-energiaren bihurgailuak eta soluzio eoliko flotatzaileak probatu eta baliozkotzeko ezin hobea da.
  • BiMEP-Mutriku, uhinek bultzatutako energia-instalazio bat, 2011z geroztik jardunean dagoena. Orain OWC turbina berriak eta algoritmo-kontrolak probatzeko ere erabiltzen ari da.

Euskadik kokapen ezin hobea dauka itsas energiako gailuak garatu eta probatzeko, eta itsas energiaren industriarako zentro global bat bihurtzeko ahalmena ere badu.

Itsas energia berriztagarriak garatzearen aldeko gobernu-konpromisoaren emaitza da BiMEP. Wave Energy Euskadiko hornidura-kateko liderretako bat den heinean, aurtengo OEE konferentzia babestuko du.

BiMEPeko zuzendari tekniko Yago Torre-Enciso jaunaren hitzetan: Itsas energiaren alorreko urteko ekitaldirik garrantzitsuena izanik, OEE2021 konferentziak aukera bikaina eskaintzen dio BiMEPi bere egungo eta etorkizuneko jarduera erakusteko eta WaveEnergy Euskadiko hornidura-kateak Europan duen ahalmena agerian jartzeko.

Ocean Energy Europe-ko CEO Rémi Gruet jaunak, berriz, honako hau esan du: Euskadik historia luzea dauka industria-potentzia gisa, eta deskarbonizazioaren eta energia-trantsizioaren aldeko epe luzerako estrategiak garatzeko ekimenaren buruan egon da. BiMEPekin elkarlanean, ibilbide-orri bat eskaintzen dute, beste eskualde batzuentzat eredugarri izan daitekeena.