Ezaugarri teknikoak

Mutriku eremua

Mutriku eremuaz

Mutrikuko olatu bidezko energia aprobetxatzeko plantan Ur Zutabe Oszilatzaile teknologiaz baliatzen diren gailuentzat aire-turbinen, kontrol estrategien eta ekipamendu osagarrien inguruko kontzeptu berriak probatzeko aukera dago.

Mutrikuko portua babesteko dikean eraikitako planta honek 296 kW-eko potentzia du guztira eta sarera elektrizitatea hornitzen du 2011. urtetik.

PRESIOA (MAXIMOA) PRESIOA (BATEZ BESTEKOA)
104212 Pa 9656.85 Pa

Ezaugarri teknikoak

Mutrikuko probak egiteko eremuak instalazio hauek jartzen ditu garatzaileen eskura:

Dikean finkatutako aire-kamera dimentsio hauekin: 4.5 m zabal, 3.1 m luze eta 9.7 m garai, gehieneko itsasbehera bizi ekinozialaren aldean (MLWS).

Olatuen plantara sarbide erraza ibilgailuz.

750 mm-ko diametroa duen irekiera zirkularra, aire-kamera turbinarekin konektatzen duena.

Sorgailuaren konexio arina egiteko potentzia-konektorea.

Tokiko banaketa sarera konexioa, 460 V/13.2 kV-eko transformadore baten bidez.

Sentsoreen datuak eskuragarri: presioa eta ur maila kameraren barruan, hezetasuna eta giro tenperatura galerian.

Tour 360º

Ezagut gaitzazu gure bisita birtualaren bidez

Ikusi tour

Logotipo Bimep, EVE  e IDAE