HarshLab laborategi flotatzaile bat da, offshore mundurako garapen berrien ikerketan Europan diharduen lehena.
BiMEPen ainguratua 1,8 milia itsasoan barrena eta 65 metroko sakonerako eremu batean, offshore saiakuntzarako baldintza % 100ean perfektuak bermatzen ditu, korrosioaren, zahartzearen eta foulingaren aurkako material eta soluzio berriak ebaluatzeko ezin hobeak.
Laborategiko lehen bertsio horrek aukera ematen du zipriztin-zonan (splash), murgiltze-zonan eta esposizio atmosferikoaren zonan probeta estandarizatuak eta osagaiak ebaluatzeko, 765 probeta ere edukitzeko ahalmenarekin.
Informazio gehiago hemen: harshlab.eu