Ezaugarri teknikoak

BiMEP eremuaz

BiMEP eremuaz

BiMEP itsaso zabalean itsas energien kaptadoreen prototipoak eta ekipamendu osagarria probatzeko azpiegitura bat da, Armintzako kostaldearen aurrean dagoena.

2015eko ekainaz geroztik lanean, BiMEPek, gailuen inguruko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa erakusteko eta probatzeko, olatu eta haize baliabide edo baldintza egokiak dituen eremu bat eskaintzen die teknologia garatzaileei, baita haien segurtasuna ere, eskala errealeko merkataritza egoerara pasatu aurretik.

OLATUAK HAIZEA
0.16 Hs (m) 22.75 To (s) 0 Norabidea (º) 0 Abiadura (m/s)

Ezagutu gure baliabidearen iragarpen plataforma proben eremuan.

Baliabidearen aurreikuspena

Ezaugarri teknikoak

Kantauri itsasoaren ezaugarriei esker, energia aprobetxatzeko gailu eta teknologia berrien eraginkortasuna probatzeko baldintza ezin hobeak daude bertan, olatuei nahiz haizeari dagokionez.

Zuntz optikoz hornitutako 13.2 kV/5 MW-eko 4 urpeko kable.

Lurreko azpiestazioa, 25 MVA-ko 13.2/132 kV-eko transformadoreez hornitua.

Baliabidearen neurketa buia ozeanografikoaren eta lidar flotagarriaren bidez.

bimep

Dry-mate motako urpeko konektoreak.

Sortutako energia behe-tentsioan (690 V) bideratzeko aukera.

Murriztutako eremua nabigatzeko, balizaje perimetralekin.

Ezaugarri topografikoak

Proba eremuaren sakonera ezberdina da lekuaren arabera, 50 eta 90 metroren artean, itsas hondoak hareatsuak dira gehienbat, arroka guneekin.

Bimpe previsión del recurso

Baliabidearen neurketa

2008. urteaz geroztik, eremuan instalatutako buia metozeanikoaren datu historikoak ditugu, deskarga-tresnaren bidez deskargatu ahal direnak.

  • Datuen historikoa.
  • Azalera librea aztertzeko olatuen datuak.
  • BiMEPen azterketa metozeanikoa offshore diseinuetarako.
  • Baliabidearen aurreikuspena

Tour 360º

Ezagut gaitzazu gure bisita birtualaren bidez

Ikusi tour

Logotipo Bimep, EVE  e IDAE