Proiektua
VALID (Verification through Accelerated testing Leading to Improved wave energy Design)
Iraupena
2020 – 2024
Finantzatzailea
H2020
Funtsak
5 M€
Proiektuaren deskribapena
VALIDen helburua da saiakuntza-plataforma eta metodologia hibridoak sortzea, azterketa-kasu gisa zenbait olatuen energiaren teknologiekin, teknologia horien garapena bizkortzeko. Denbora errealeko saiakuntza hibridoek konbinatzen dituzte zenbakizko simulazioaren eraginkortasuna eta analisi esperimentalaren errealismoa. Produktuaren garapen-prozesuan ingurune birtuala eta fisikoa konbinatuz, eskala-erronkei helduko zaie eta ziurgabetasuna murriztuko da. Saiakuntza-estrategia horri esker, laborategiko baldintzen eta itsaso irekiaren arteko korrelazioa ezarri ahal izango da, eta, hala, saiakuntza-prozedura komunetarantz eta Europako olatuen energiaren sektorearen konbergentzia teknologikorantz egin ahal izango da aurrera.
VALIDen emaitzak proiektuaren webgunean kontsultatu eta deskargatu daitezke.
Bazkideak
RISE Research Institutes of Sweden (SWE), Fundacion Tecnalia Reserach and Innovation (ES), Corpower Ocean AB (SWE), RINA Consulting SPA (IT), BiMEP (ES), IDOM Consulting Engineering, Architechure (ES), Aalborg University (DK), AVL List GmbH (AU), Wavepiston (DK), Technical University of DELFT (NLD), Aquatera (IE), Julia F. Chozas, Consulting Engineer (DK), Yavin Four Consultants (PT)