Proiektua
SafeWAVE (Streamlining the Assessment of environmental effects of WAVE energy)
Iraupena
2020-2023. 2024ko ekainera arte zabaldua
Finantzatzailea
CINEA (Climate, Infrastructure and Environment Executive Agency)
Funtsak
1,5 milioi €
Proiektuaren deskribapena
SafeWAVE proiektuaren helburua da itsas energiaren etorkizuneko garapena oztopa dezaketen oztopo ez-teknologikoak gainditzea. Izan ere, itsas energia hori Europar Batasunaren hazkunde urdinaren estrategiaren oinarrietako bat da, zehazki, olatuen energia. Proiektuarekin sortutako ezagutzari esker, kudeatzaileei informazio hobea emango zaie olatuen energiaren ingurumen-arriskuei buruz. Ingurumen-inpaktuei buruzko ziurgabetasuna gutxituko da ingurumen-kanpaina eta -ereduen bidez, itsasoko espazio-plangintzako tresnak sortuko dira erabakiak hartzeko, eta informazio eta parte-hartze publikoa izango da gizartearen onarpenaren ardatz nagusia.
Zehazki, BiMEPen, SafeWAVE proiektuak erraztu egin du urpeko zarataren datuak hartzea olatuen energiako gailu baten instalazio- eta eragiketa-faseetan, eta gailu horiek itsas hondoaren eta arrainen osotasunean dituzten eraginak aztertzea, hainbat teknika berriren bidez. Horrez gain, jendeari inkestak egin zitzaizkion Mutrikuko eta Armintzako olatu-instalazioetan. 2023ko irailaren 23an informazio-jardunaldi bat egin zen azken instalazio honetan.
SafeWAVEren emaitzak proiektuaren webgunean kontsultatu eta deskargatu daitezke.
Bazkideak
AZTI (proiektuaren koordinatzailea, ES), Centro de Energia Offshore Associacao (PT), BiMEP (ES), Asociación Centro Tecnologico Naval y del Mar (ES), Hidromod Modelacem Engenharia LDA (PT), University College Cork – University (IDS), SPF (SPF), NEFY (SPF), SPF), SPF (SPF)