Proiektua
SCANLIDAR/p>
Iraupena
2022 – 2024
Finantzatzailea
Funtsak
360.000 €
Proiektuaren deskribapena
Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak Espainiako ekonomia modernizatzeko, hazkunde ekonomikoa berreskuratzeko eta enplegua sortzeko, COVIDen krisiaren ondorengo berreraikitze ekonomiko sendo, inklusibo eta erresilienterako eta hurrengo hamarkadako erronkei erantzuteko ibilbide-orria egiten du. Plan horrek Next Generation EU funtsen finantziazioa jasoko du, besteak beste, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa.
Plan horren barruan sartzen dira Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kudeatzen dituen azpiegitura zientifiko eta tekniko berezietarako laguntza publikoak. BiMEPek, ICTS-MARHISeko kide den aldetik, scanning lidar sistema bat erosteko laguntza jaso du. Ekintza honen helburua da BiMEPek energia eoliko flotatzaileko gailuen saiakuntza-eremu gisa duen kapazitate zientifikoa eta teknologikoa handitzea. Zehazki, scanning lidar-ak aukera emango du haizearen ezaugarriak zehaztasunez ezagutzeko hainbat altueratan, eta arreta berezia jarriko du haize-sorgailu flotatzaile baten errotorearen altuerako abiadura eta norabideen profil bertikalean.