IDOM euskal enpresa teknologikoa Mutrikuko olatu plantan egiten ari den saiakuntza tekniko berriekin urrats bat aurrera egin da Euskadiko itsas energia berriztagarrien garapenean. Lan horien helburua da Mutrikuko olatu-energiaren plantaren eremu esperimentalean aire-turbinaren diseinu berri bat aztertzea, EuropeWave europar proiektuaren jardueren barruan. Saiakuntza hauek guztiak turbina berritzaile horren eraginkortasuna ebaluatu eta balioztea bilatzen dute, eta agerian uzten dute Euskadi erreferente dela energia ozeanikoen ikerketan eta garapenean.
Mutrikuko olatu-energiaren instalazioa, BiMEPek (Biscay Marine Energy Platform) kudeatua, azpiegitura bakarra da, eta aitzindaria munduan itsas energia berriztagarria sortzen: 3,2 GWh baino gehiago ekoitzi ditu orain arte.
EuropeWave, Energiaren Euskal Erakundeak eta Wave Energy Scotland-ek sustatutako eta Europako Batzordeak kofinantzatutako ekimena da, eta olatu-energiako teknologien garapena sustatu nahi du, merkaturatu aurreko erosketa publikoko lankidetza-programa baten bidez. Programa horren helburua da itsas inguruneko eragiketa-baldintza zorrotzetan teknologiak probatzea.