LEGE-OHARRA

Lege-ohar honek https://bimep.com/ webgunearen (aurrerantzean, webgunea) erabilera arautzen du, BISCAY MARINE ENERGY PLATFORM, S.A. (BiMEP), IFZ NIF: A95671244, helbidea: Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011, Bilbo (Bizkaia), Bizkaiko Merkataritza Errejistroan 5259 liburukia, 216 folio, BI-59764 orria; tel.: 946 879 835, e-maila:bimep@bimep.com.

Lege-ohar honetan adierazten diren klausula guzti-guztiak espresuki onartu behar ditu erabiltzaileak webgune hau erabiltzeko, baita webguneko zerbitzu eta produktuak kontratatzeko edo eremuak erabiltzeko ezarritako ohartarazpen edo klausula espezifikoetako bakoitza ere.

Lege-ohar honetan ezarritako klausulak onartzen ez baditu, erabiltzailea ez da webgunean bere eskueran jarritako zerbitzu edota edukietan sartuko edota ez ditu erabiliko, eta webgunea utzi beharko du.

WEBGUNEAREN ERABILERA

Erabiltzaileak ez du webgunea legeen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko erabiliko ezein kasutan ere, eta, oro har, lege-ohar honetan ezarritako baldintzen araberako erabilera egingo du betiere. Era berean, ez du publizitate-jarduerarik edo merkataritza-ustiapeneko jarduerarik egingo ezein kasutan ere identitate faltsu bat erabiltzen duten mezuak igorriz.

Bere zerbitzu propioei buruzko informazio-zerbitzu baten emaile izanez jarduten du esklusiboki BiMEPek webgunearen erantzule gisa, eta ez du bere gain hartzen baldintza orokor hauek urratuz erabiltzaileek igorri edo argitaratu ahal ditzaketen edukien erantzukizuna eta erabiltzailea izango da eduki horien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarra.

BiMEPek erabiltzailea erabiltzen ari den webgunearen zerbitzua eten eta erabiltzailearekin duen harremana berehala suntsiarazi ahalko du lege-ohar honetan adierazitakoaren aurkakotzat har daitekeen webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen arteko edozeinen erabilera detektatzen badu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune osoa: testua, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, botoiak, software artxiboak, kolore-konbinazioak, baita edukien egitura, hautaketa, antolamendua eta aurkezpena ere, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko legeek babesten dute, eta debekatuta dago eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, erabilera pertsonal eta pribaturako izan ezik.

BiMEPek ez du bermatzen edukiak zehatzak edo errorerik gabeak izatea, edo erabiltzaileak eduki horiekin egiten duen erabilera libreak hirugarren alderdien eskubiderik ez urratzea. Erabiltzailearen erantzukizunpean dago webgune honen eta dagozkion edukien erabilera ona edo txarra.

Era berean, debekatuta dago webgunean bildutako informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, erretransmititzea, kopiatzea, lagatzea edo berriz zabaltzea, horren helburua eta horretarako erabilitako Era berean, debekatuta dago webgunean bildutako informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, erretransmititzea, kopiatzea, lagatzea edo berriz zabaltzea, horren helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa edozein izanda ere, BiMEPen aldez aurreko baimenik gabe.

LOTURAK EDO LINKAK

Hirugarrenen webguneetarako lotura edo linkak eduki ditzake webguneak. BiMEPek ez ditu hirugarrenen webguneak berrikusi eta ez die webgune horiei kontrolik egiten. Edozein kasutan, ezin izango da webgune horien edukien erantzuletzat jo, ezta eduki horien pribatutasunaren edo izaera pertsonaleko datuen tratamenduari buruz hartzen diren neurrien erantzuletzat ere.

Webgune horien erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak arretaz irakurtzea gomendatzen du BiMEPek.

EEEren webguneren baterako lotura bat aktibatzeko interesa baduzu, jakinarazi egin beharko duzu, eta lotura hori sortzeko adostasun espresu bat lortu. BiMEPek beretzat gordetzen du bere webgunearekin loturak aktibatzearekiko aurkaritza-eskubidea.

ADINGABEAK

BiMEPek beren kargura adingabeak dituzten adinez nagusiei gogorarazten die beren erantzukizun esklusiboa izango dela adingabeen adinerako zein zerbitzu edota eduki diren egokiak zehaztea.

BiMEPek jakinarazten die badirela zenbait programa informatiko eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragaztea eta blokeatzea ahalbidetzen dutenak, eta horri esker, gurasoek edo tutoreek, esaterako, adingabeek sarbidea izango duten eta ez duten Interneteko eduki eta zerbitzuak zein diren erabaki dezakete.

ERANTZUKIZUNAK

BiMEP ez da honako hauen erantzule izango, ez zuzenean, ez subsidiarioki:

  • Webgunearekin lotutako zerbitzuaren kalitatea, sarbide-abiadura, funtzionamendu egokia, erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna.
  • Webgunea erabiltzeagatik erabiltzailearen ekipamenduetan eragin daitezkeen kalteak.
  • Ezarritako segurtasun-neurriak hautsita hirugarren bat mezuetara sartzen den edo mezu horiek birus informatikoak igortzeko erabiltzen dituen kasuak.
  • Erretransmititutako, hedatutako, gordetako edo eskuragarri jarritako edukien edozein motatako akats eta okerrak.
  • Webgunearen edo bertan eskainitako zerbitzuen erabilerarekin erabiltzaileak transmititzen dituen edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna, ezta haien egiazkotasuna eta zehaztasuna ere. BiMEPek ez du kontrolatzen erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilera, eta ez du bermatzen lege-ohar honetan ezarritakoaren arabera egiten dutenik.
  • BiMEP ez du adierazpenik egiten, ez eta inolako bermerik eskaintzen ere, esplizituak edo inplizituak izan, bere webgunearen funtzionamenduaren inguruan, edo bertan dagoen informazioaz, edukiaz, irudiez, taulez, grafikez, softwarez, materialez edo produktuez (“Datuak”), aplikagarria zaion legeriak hala baimenduz gero. Era berean, BiMEP libre edo salbuetsita dago inolako bermerik eskaintzetik, esplizituak edo inplizituak izan; besteak beste, helburu jakin baterako egokitasunari lotutako berme inplizituak; BiMEPek ez du Datuen gaineko erantzukizunik, ez eta haien zehaztasunaz eta egiazkotasunaz ardura ere; ezta Datuak eta Webgunea erabiltzetik erator daitekeen edozein kalte edo arazoren aurrean ere, beste batzuen artean, zuzenak eta zeharkakoak izan daitezkeenak.
  • Halaber, BiMEPek ez du ardurarik izango Webguneari lotutako zerbitzuaren etenalditik erator daitekeen edozein kalte edo arazoren ondorioz, zuzenak eta zeharkakoak izan daitezkeenak, ezta haren jarraitutasunetik eragin daitezkeenak ere. Modu berean, BiMEPek ez du erantzukizunik izango gerta litezkeen segurtasunaren gaineko akatsez edo arazoez honako arrazoi hauengatik: erabiltzaileak balia dezakeen gaurkotu gabeko nabigatzaile desegokiagatik edo segurtasunik gabekoa izateagatik; nabigatzailean erregistratutako erabiltzailea identifikatzeko gakoak edo kodeak gordetzeari begirako tresnak edo gailuak aktibatzeagatik, edo haren funtzionamendu akastunetik sor litezkeen kalte, errore edo zehaztasunik ezagatik.
  • BiMEPek ez du inolako bermerik eskaintzen, esplizituak edo inplizituak izan, bere Webgunean ageri, zabaldu, argitaratu edo biltegiratzen den informazioaren inguruan, ezta erabiltzaileen, bere langileen edo hirugarrenen aldetik hartaz egin dezaketen erabileraz ere.
  • BiMEPek izan dezakeen edozein kalte edo arazoren aurrean, erabiltzaileak erantzun behar izango die, baldin eta horiek, zuzenean edo zeharka, erabiltzaileak Webgunearen erabilerari lotutako baldintzak ez betetzearen ondorioz sortzen badira.
  • Argitalpenetan eta emaitzen zabalkundea egiteko beste edozein eratan (kongresuak, mintegiak, ikastaroak, txostenak, komunikazioak, eta abar), Webgunean eskuragarri dauden datuak erabiliz gero, BiMEPen lankidetza aitortu eta agertu beharko da.
  • Webgunetik aterako den edozein edukik azaldu beharko du BiMEP eta/edo Mutrikurekin zerikusia duen erreferentzia.
  • Eskuratzen diren xederako baino ez dira erabiliko Datuak, eta ezin izango dira erreproduzitu, eskualdatu edo transferitu eta zabaldu, ez aldez ez osorik, ezta inolako modurik ere, BiMEPen aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.

Besteak beste, eta batzuk aipatzearren, honako hauen erantzule izango da erabiltzailea:

  • Erabiltzaileek berek sartutako edukiena, batez ere webgunearen bidez edo webgunean sartutako eta BiMEPeri igorritako datu eta informazioena.
  • Ez-zilegia, eskubideetarako kaltegarria eta oro har kaltegarria den edozein jarduera egiteaz.
  • Datu ez egiazkoak edo okerrak emateaz.

FORUA

Lege-ohar hau gaztelaniaz dago idatzia eta Espainiako indarreko legeriaren menpe dago. Webgunean eskainitako zerbitzuen edo eduki propioen erabileraren ondoriozko edozein eztabaidarako, alderdiak, lege-ohar honetan ezarritako klausulak onartuta, Bilboko (Bizkaia) auzitegi eta epaitegien menpe egongo dira.

Logotipo Bimep, EVE  e IDAE