BiMEP hobekuntza-lanak egin berri ditu 2 eta 4 itsaspeko kableen konexio elektrikoko azpisistemetan eta Armintzako kostaldearen parean dagoen itsasoko plataformaren 1, 2 eta 4 ainguratze-eremuetan.

Lanak Galiziako KALEIDO LOGISTICS SL ALDI BATERAKO ENPRESA-ELKARTEA NORTHCOM DIVING SL ETA GLOBAL MARITIM enpresak egin ditu, Europar Batasunak Next GenerationEU funtsen barruan finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruko kontratuaren esleipenduna.

Ainguratze-eremu horietan kokatu ziren, besteak beste, Finlandiako WELLO enpresaren Penguin prototipoa, Marmok-A olatu-energiaren proiektua eta Arrecife Systems-en katamaran-a.

Gailu horiekin egindako saiakuntzetan, BiMEPek egiaztatu zuen hobetzeko marjina zegoela erabilitako konektoreen operatibotasunean, bai haiek instalatzeko eta desinstalatzeko zailtasunagatik, praktikotasun faltagatik edo erabiltzaile bat baino gehiago aldi berean konektatzeko aukerarik ematen ez zutelako, besteak beste.

Eguneratze-lan horien helburua  izan da 2. eta 4. kable estatikoek erabiltzeko prest dagoen konexio-sistema bat izatea itsasoaren ertzean, berreskuratze-sistemarekin. Kable-konexioko azpisistemen hobekuntzez gain, ainguratzea zailtzen zuten itsaspeko oztopo guztiak kendu dira 1,2 eta 4 eremuetatik.

Eremu horietan, azken urteotan, besteak beste, soken, kableen, kateen eta hildako pisuen sistemen hondarrak geratu dira gordeta. Horiek kenduz eta gero, eremuak ez du oztoporik izango, eta horrek erreztu egingo du hurrengo proiektuen eta erabiltzaileen ainguratzea.