PRIBATUTASUN-POLITIKA

BiMEPek, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren arloko indarreko legeriaren arabera, https://bimep.com/ webgunearen (aurrerantzean, webgunea) erabiltzaileei jakinarazten die zein den bere webgunean sartzeko erabiltzaileak bere borondatez ematen dituen datu pertsonalen tratamenduan aplikatuko duen Pribatutasun Politika eta Datuak Babesteko Politika.

Erabiltzaileak, BiMEPeri izaera pertsonaleko bere datuak webgunearen inprimakien eta harremanetako atalaren bidez, kasuan kasu, dagokion onarpen-laukitxoa markatzearen bidez, espresuki ematen du baimena BIMEPek datu horiek trata ditzan Pribatutasun Politika eta Datuak Babesteko Politikako klausula honetan adierazitakoari jarraikiz.

BiMEPek webgunearen erabiltzaile guztiei jakinarazten die izaera pertsonaleko haien datuak egokiak, beharrezkoak eta ez-gehiegizkoak badira soilik erabili eta tratatuko direla, datuak zer esparrutan lortu diren eta legezko zer xede jakin eta esplizitutarako lortu diren aintzat hartuta betiere. Xede horretarako beharrezkoak edo egokiak ez diren unean, datuak ezereztuko dira, baita erabiltzaileak, ezerezteko eskubidea egikarituz, horrelakorik eskatzen duen unean ere.

Datuak babesteko arloan une bakoitzean indarreko legeria betetzeko konpromisoa adierazten du BiMEPek.

Emandako datu pertsonalak BiMEPek tratatuko ditu eta ondorengo informazioaren arabera erabiliko dira.

Izaera pertsonaleko zer datu biltzen ditugu webgunearen bidez?

Podemos recabar o recibir sus datos a través de su visita a la Página o derivada de su interacción con nosotros mediante la cumplimentación y posterior envío del formulario de contacto o derivada de su interacción con nosotros en las páginas de nuestros perfiles en las redes sociales identificadas en la Página.

En algunos casos, los datos de carácter personal son facilitados directamente por el usuario al suscribirse a nuestra Newsletter, boletín de noticias o informe de predicción cuando contacta con nosotros a través de los canales habilitados, responde a encuestas, se suscribe a nuestros perfiles de redes sociales o interactúa con nosotros a través de dichos perfiles mediante comentarios, opiniones o compartiendo los contenidos publicados en cada perfil.

Zure datuak bildu edo jaso ditzakegu webgunera egin duzun bisitaren bidez edo gurekin izan duzun interakzioaren eraginez harremanetarako inprimakia bete eta ondoren igortzearen bidez edo webgunean identifikatutako sare sozialetan gure profiletako webguneetan izandako zure interakzioaren ondorioz.

Zenbait kasutan, izaera pertsonaleko datuak zuzenean ematen ditu erabiltzaileak gure Newsletterrera, albiste-buletinera edo iragarpen txostenera harpidetzen denean, gaitutako kanalen bidez gurekin harremanetan jartzen denean, gure inkestei erantzuten dienean, sare sozialetako gure profiletara harpidetzen denean edo gurekin elkarreragiten duenean profil horien bidez hainbat komentario edo iritzi tarteko, edo profil bakoitzean argitaratutako edukiak partekatuta.

Beste kasu batzuetan, izaera pertsonaleko datuak zeharka lortzen dira erabiltzailetik helburu estatistiko soilekin gure webguneaz egiten duen erabilera aztertzeko cookieen erabileraren bidez edo balio erantsiko zerbitzuak emanez, hala nola gure bulegoak kokatzeko mapa (Kontsultatu gure Cookieen Politika).Ondoren aurkezten dugun taulan informazio xehatuagoa aurkituko duzu izaera pertsonaleko datuen tratamenduari buruz, honako epigrafe hauek barnean hartuta:

  • Xede nagusiak: Zure datuak zer xederekin bildu behar ditugun identifikatzen da, hau da, zergatik tratatzen dugun zure informazioa.
  • Legitimazioa: Zure datuak tratatu ahal izateko gaitzen gaituen arrazoia zehazten da.
  • Kontserbazio-epeak: Kontserbazio-epe zehatza edo aldi hori zehazten duten irizpideak identifikatzen dira.
  • Hartzaileak: Zure kasuan, zure datuak zilegitasunez norekin partekatuko ditugun identifikatuko dugu.
  • Interesdunen eskubideak: Izaera pertsonaleko datuen tratamenduan interesdun gisa dituzun eskubideei buruzko informazioa ematen dizugu.
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA (Datuak Babesteari buruzko 2016/679 EB Erregelamendua betetzeko)
Tratamenduaren erantzulea BISCAY MARINE ENERGY PLATFORM (BiMEP) IFZ: A95671244, Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011, Bilbo (Bizkaia) telefonoa: 946 879 835 e-maila: bimep@bimep.com kontaktua DBd: dpd@eve.eus
Xedeak
  • Kontaktu-inprimakia: eskatutako informazio-eskaera artatzea kontaktu-formularioaren bidez.
  • Cookieak: erabiltzaile logina erregistratuta mantentzea, webgunearen erabilerari lotutako estatistika ematea, gure bulegoen kokapena eta antispam sistema (captcha).
Legitimazioa eta kontserbazioa Datuak tratatzeko oinarria erabiltzaileak datuak betetzean emandako baimenarekin, onarpen-laukitxoa markatzearekin eta inprimakia edo informazioa igortzearekin, komunikazioen igorpenera harpidetzearekin eta webguneko eremuen arteko nabigazioarekin uztartzen da.
  • Webgunean bildutako asterisko (*) batekin markatutako kontaktu-formularioen eremuak nahitaezko eremutzat hartzen dira zure eskaera artatzeko edo eman nahi diguzun informazioaren balorazioa egiteko. Era berean, cookieak instalatzea onartzen ez baduzu, ezin izango dituzu webgunearen analitika-zerbitzuak aktibatu edo gure bulegoen kokapen-mapa bistaratu.
  • Kontaktu-datuak gorde egingo dira harremanak dirauen bitartean eta datuak ezabatzea eskatzen ez den bitartean. Cookieei dagokienez, kontsultatu gure Cookieen Politika cookie bakoitzaren indarraldia identifikatzeko.
  • Sare sozialetako profil korporatiboko zure interakzioari lotutako datuak zure argitalpenak sare sozial horretan gaitzen dituzun epean gordeko dira.
Lagapenen eta nazioarteko transferentzien hartzaileak
  • Ez da aurreikusi zure daturik hirugarrenei lagatzea.
  • Webguneko analitika-zerbitzuen erantzuleak: Google LLCk emandako Google zerbitzuak dauzka gaituta webguneak. Erreminta hori erabiltzearen ondorioz erabiltzaileekin izaten den elkarreraginak datuen nazioarteko transferentzia eskatzen du, webgunearekiko datu analitiko eta teknikoena. EU-US Privacy Shield akordioaren babesean egingo da transferentzia. Informazio gehiago hemen: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI
Legitimazioa eta kontserbazioa Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, eramangarritasuneko eta mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak egikaritu ahalko dituzu lehen adierazitako helbidera idazki bidez zuzenduz.
Emandako baimena kentzeko eskubidea dute interesdunek.
Kontrol Agintaritzari (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) erreklamatzeko eskubidea dute interesdunek: www.agpd.es / http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/es/).

Erabiltzailea izango da BiMEPek emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra.

BiMEPek arlo tekniko eta antolamendu-arloko beharrezko neurriak hartzen ditu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendua edo sarrera saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta esposiziopean dauden arriskuak kontuan izanda.

Webguneak SSL (Secure Socket Layer) Ziurtagiria dauka, zure nabigatzailearen eta gure webgunearen arteko datuen transmisioan segurtasuna bermatzeko.

Webgunean sartzeak, aurretiaz erregistroa eginez edo Erregistratzeko Formularioaren bidez Erabiltzailearen alta emanez, honako hau dakar: Erregistratzeko, Sartzeko eta Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean “Baldintzak”) lehendik irakurrita izatea eta erabat onartzea erabiltzaileen aldetik. Erregistratzeko formulario bakoitzean eskatzen diren datuak erabiltzaileak emango ditu modu boluntarioan; beraz, datuak benetakoak izan behar dira. Webgunean erregistroaren bidez, eta geroagoko sarbidea eta erabileraz ulertuko da erabiltzaileak espresuki, erabat eta bere osotasunean onartzen duela baldintza guztietako eta bakoItzaren edukia, sartzeko unean webgunean dagoen bertsioaren arabera. Erabiltzailea baldintza hauen edukiarekin ados egongo ez balitz, ez litzateke webgunera sartuko. Webguneak baldintza hauek aldatzeko eskubidea bere gain hartzen du, eta erabiltzaileei horren berri emango die webgunean jarriko dituen oharren bitartez, erabiltzaileek haren edukia lehen unetik bertatik ezagutu ahal izateko. Erabiltzaile zaren aldetik, hauxe adierazten duzu: adinez nagusia zarela eta/edo ahalmen juridikoa eta jarduteko nahiko gaitasuna duzula baldintza hauekin bat etortzeko. Erabiltzaileak onartzen du espresuki, erabat, bere osotasunean eta salbuespenik gabe webgunera sarbidea, erabilera, edukiak eta zerbitzuak haren ardura edo erantzukizun bakar eta esklusibaren arabera egingo direla.

Zerbitzari seguruak ezartzen duen konexioari esker zifratuta transmititzen da informazioa, eta horrek informazioa erabiltzailearen eta webgunearen gailuarentzat soilik ulergarri izatea ziurtatzen du. Horrela, SSL protokoloa erabiliz, zera bermatzen da:

  • Erabiltzailea bere datuak webgunearen zentro zerbitzarira ari dela komunikatzen, eta ez beste edozein zerbitzaritara.
  • Erabiltzailearen eta webgunearen artean datuak zifratuta transmititzen direla, hirugarrenek irakurri edo erabili ahal izatea saihestuz.

Ingurune seguru batean dagoela egiaztatzeko, egiaztapen-webgunearen helbidearen hasiera https:// dela ziurtatu behar du bezeroak.

Webgunea segurutzat identifika dezake, halaber, bere nabigatzailearen helbide-barran giltzarrapo baten ikonoa agertzen denean.

Azkenik, SSL ziurtagiriaren presentzia ere egiazta dezake webgunearen propietateak bere nabigatzailean egiaztatuz, eta nabigatzailearen ezaugarriak kontsultatu beharko ditu horretarako.

Pribatutasun-politikan eta informazioaren administrazioaren praktiketan egindako edozein aldaketa dagokion moduan islatuko da, eta BiMEPek pribatutasun-politika hori gehitu, aldatu edo ezabatu ahalko du egoki iritzitakoan.

BiMEPek ez ditu ezein kasutan politikak eta praktikak aldatuko aurretik gordetako gure bezeroen datu pertsonalen babesean eraginkortasun urriagokoak izateko moduan, eraginpeko bezeroen aldez aurreko baimenik gabe.

Logotipo Bimep, EVE  e IDAE