ICTS-MARHIS Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Azpiegitura Zientifiko-Tekniko Berezietako bat da. Zehazki, MARHIS (Maritime Aggregated Hydraulic Infrastructures) ingeniaritza hidraulikoaren alorreko ikerketa-azpiegitura bat da, 5 nodotan banatua: LIM/UPC, IHCantabria, CEHIPAR, PLOCAN eta BiMEP.
ICTS-MARHISek laborategi, landa-instalazio eta zenbakizko tresnen konbinazio paregabea eskaintzen du, ingeniaritza hidraulikoaren arloan Espainian aitzindari diren bi erakunderen esperientzian oinarrituta: IHCantabria eta LIM/UPC. Bost azpiegitura horien zerbitzu teknologikoak edozein erakunde publiko edo pribaturi eskaintzen zaizkio koordinatutako plataforma batean. MARHISeko kideen esperientziak eta ekipamenduak aurrekaririk gabeko gaitasuna eskaintzen dute itsas, offshore eta kostaldeko ingeniaritzaren hainbat alderdi konpondu, diseinatu, eraiki eta ustiatzeko.
MARHISek aukera ematen die komunitate zientifikoari eta sektore pribatuari instalazio erantsietara sartzeko, tartean diren prozesu fisikoen konplexutasunaren ulermenean eta modelizazioan sakontzeko eta ingurune naturalarekin eta jarduera sozioekonomikoekin erlazionatzeko. Espainian garatu gabeko arloetan ikerketa eta garapen teknologikoko ildo berriak irekitzeko aukera ere ematen du.
Informazio gehiagorako: https://www.ictsmarhis.com/en